XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Errealisten asmoak argi eta garbi ikusi ahal izan ditu bere gaisoaldian.

Don Carlosen pretensioen barruan azaltzen hasi direnez, aintzinako Erregimena mantentzeko eraikitako instituzio eta organo asko lurreratzen hasiko da.

Besteak beste Voluntarios Realistas izeneko talde barruan sartuta dauden 12.000 gudari tankerako gizonak; Fernandok aurrera daraman garbiketa horretan sartzen dira militar ezagunak: Zumalakarregi, Egia, etabar.

1833. urtean Fernando hiltzen denean bi joera politiko hauek erabat mugatuak daude.

Orain planteatuko da suzesioaren arazoa; baina honezkero badakigu tirabirak ez direla oraintxe bertakoak.

Bere bizitzaren azkeneko bi urtetan Fernandok bere Absolutismoa samurtu edo liberalizatu egiten duenez, talde askok Don Carlosengana jotzen dute: apaiznagusiak, kabildoak, hidalgoak, errentadunak... eta era bateko jende xehea ere.

Hau gauza jakina dugu.

Berria, berriz, hau dugu: oraintxe hasiko da KARLISMO izena erabiltzen; azpiko arazo eta kontraesanak aspalditik datoz.

Euskal Herriari dagokionez ez dira gauzak euskaldun gehienek nahi duten neurrian zuzentzen Fernando erregearen gidaritzapean; nahiz merkatalgintzan, nahiz politikan Euskal Herriko irtenbide bereziak itxiarazi egingo dituzte pixkana-pixkanaka; hala, 1824. urteko inportazioen aurkako legea eta 1829 eta 33.etako Nafarroako Fueroei dagozkien Legeak.